24 may 2013

Bidai birtuala Google Maps erabiliz

Google maps erabiliz eskolatik bakoitzaren atariraino bidai birtuala egingo duzue.

Zuek zer egin behar duzue? Google Maps-en sartu, eskolatik etxerainoko bidea aurkitu eta bi tokien artean topatzen dituzuen kaleen izenak apuntatu behar dutuzue.

Eta gehiago pentsatzeko:
Non daude atari bikoitiak? (hori ikusteko, zoomarekin nahiko hurbildu behar zarete).

Zertarako erabiliko zenukete google maps?

18 may 2013

Beste problematxo bat

6 zifrekin triangelua eratzen da, horrela, hiru zenbaki erpinetan eta beste hiru erdian. Problema honetan  erdian dauden zifrak bakarrik ezagutzen ditugu, irudian agertzen den bezala. 17, 10 eta 45 dira.

Números en un triángulo1)  Zenbaki positiboekin  erpinak osa itzazue, alde bakoitzean hiru zenbakien batura berbera izanda.

2) Beste erantzunik bila dezakezu? Zein?

3) Erantzuna lortuko bazenu, nola lortuko zenuke beste bat? Zenbat erantzun desberdin existitzen direla uste duzu?

4) Bilatu erantzun bat alde bakoitzaren batura 80 izanda.


__________________________________

Se forma un triángulo con seis números, de forma que tres ocupan los vértices y otros tres los centros de los lados. En este problema, sólo conocemos los números que ocupan los centros de los lados, que figuran en el dibujo. Se trata del 17, el 10 y el 45.

1) Rellena con números enteros positivos los vértices del triángulo de forma que la suma de los tres números de cada lado del triángulo sea la misma.
2) ¿Puedes encontrar otra solución? ¿Cuál?
3) Si hubieras encontrado una solución ¿Cómo podrías encontrar otra? ¿Cuántas soluciones dierentes crees que existen?
4) Encuentra una solución en la que la suma de los lados sea exactamente 80.

Bederatzi!

Marrazkian klikatuz matematikaren kuriositate bat esplikatzen digute 9 zenbakiari buruz.

Arretaz irakurri eta  proposatzen dituen jarduerak zuek ere konprobatu.

Egiaztatu eta gero, pentsatu: multiploak zer dira? Nola lortzen da zenbaki bat 9ren multiploa izatea?

Zuen artean jolastu, ea beheko partean azaltzen duena beti betetzen den.
Bukatzeko, zuen gelakideak harritu jolas honekin.





10 may 2013

Problema matematiko bat

Hiru (3) zifretako hiru zenbaki aurkitu itzazue. Zenbaki guztiek zifra desberdinak dituzte, eta gainera  bigarren zenbakia lehenegoaren bikoitza da eta hirugarrena lehengoaren hirukoitza.

Encuentra tres números de 3 cifras, sabiendo que no tienen ninguna cifra igual, que el segundo número es el doble del primero, y que el tercer número es el triple del primero.



Batuketak, kenketak eta biderketak

Lehiaketa bat egingo duzue buruz kalkulatzen!

Joku hauetan zailtasun maila desberdinak daude. Ea lortzen duzuen hirugarren maila gainditzea!

Joko bakoitzean lortuko duzuen puntuazioa apuntatu behar dituzue (monitoreari esan). 

Nor izango da bikote irabazlea? 

Jolasten hasteko, EGIN CLICK



9 may 2013

Istorioak birpasatzen-Pinguinoak

Jarduera honetan naturaren edertasunaz gozatzeko aukera duzue hurrengo dokumentala ikusten:




Dokumentala ikusi ondoren, zuen blogean idatzitako istorioak birpasatu behar dituzue, bai osatzeko, bai  bukaera politak idazteko. Modu honetan ipuinak borobilduko dituzue.

Zaila egiten bazaizue, ipuin berri bat asmatzeko aukera duzue.

Arreta handiz pinguino hitza idazterakoan! Euskaraz (pinguino) edo gazteleraz (pingüino).


2 may 2013

Hitzapasa: Garraiobideak

Hemen duzue Hitzapasan jolasteko bi aukera. Bietan saiatu, ea zenbat asmatzen duzuen (bikote bakoitzak lortzen duen puntuazioa monitoreak apuntatuko du, ados?)

Garraiobideak 1

Garraiobideak 2

Gustatu bazaizue, jolasa gelan egiteko proposa dezakezue.