10 may 2013

Batuketak, kenketak eta biderketak

Lehiaketa bat egingo duzue buruz kalkulatzen!

Joku hauetan zailtasun maila desberdinak daude. Ea lortzen duzuen hirugarren maila gainditzea!

Joko bakoitzean lortuko duzuen puntuazioa apuntatu behar dituzue (monitoreari esan). 

Nor izango da bikote irabazlea? 

Jolasten hasteko, EGIN CLICK



9 may 2013

Istorioak birpasatzen-Pinguinoak

Jarduera honetan naturaren edertasunaz gozatzeko aukera duzue hurrengo dokumentala ikusten:




Dokumentala ikusi ondoren, zuen blogean idatzitako istorioak birpasatu behar dituzue, bai osatzeko, bai  bukaera politak idazteko. Modu honetan ipuinak borobilduko dituzue.

Zaila egiten bazaizue, ipuin berri bat asmatzeko aukera duzue.

Arreta handiz pinguino hitza idazterakoan! Euskaraz (pinguino) edo gazteleraz (pingüino).


2 may 2013

Hitzapasa: Garraiobideak

Hemen duzue Hitzapasan jolasteko bi aukera. Bietan saiatu, ea zenbat asmatzen duzuen (bikote bakoitzak lortzen duen puntuazioa monitoreak apuntatuko du, ados?)

Garraiobideak 1

Garraiobideak 2

Gustatu bazaizue, jolasa gelan egiteko proposa dezakezue.

26 abr 2013

Burua zulotik baietz!

Folio-erdi batean zulo bat egin, eta baietz burua sartu; bai nirea eta bai zurea! Ez duzula sinesten? Egin proba!

Horretarako, beheko irudian klikatu. Agertuko den jarduera poliki irakurri. Ondoren, agintzen duena egin kontu handiz.
Bukatzeko, galdera batzuk erantzun beharko dituzu Google Driven sartuz (5.maila edo 6.maila). Badakizu: Google Drive-n zuen helbide eta pasahitzarekin sartu eta gero, dokumentuaren kopia gorde zure izenarekin (edo bikotearen izenarekin), eta ondoren galderak erantzun.



19 abr 2013

Altxorraren bila

Hemen hiri batzuk ezagutzeko aukera izango duzue. Horretarako, monumento batzuk bilatu beharko dituzue.

Zer hirian daude beheko momumentuak? (pista: ez badakizu, Interneten kontsulta dezakezu) 


TORRE INCLINADA:
PARTENON:
COLISEO:
CASTILLO de Dalt Vila:
GIRALDA:


Monumentuen hiriaren lehenengo hitzarekin eratuko duzue azkeneko hiri baten izena, eta hiri horren argazkietan sartzen bazarete, monumentu aipagarrienak arkituko dituzue.

ZEIN DA HIRIA?
ZEIN MONUMENTU AIPAGARRIA AIPATUKO DUZU? (bat baino gehiago izan daiteke)

Erantzunak sarrera honen komentarioetan idatzi behar dituzue. 

 

12 abr 2013

Zenbakien edertasuna-3




Nola jarraituko du? Hurrengo bost lerroak (10a batu arte) idatzi logikari jarraituz. Ondoren, emaitzak  konprobatu ordenagailuko kalkulagailuarekin.

Zuen erantzunak sarrera honen komentarioetan utzi.

Matematika inurrientzat


Matematika inurrientzat jardueran ikerketa interesgarria proposatzen digute Moebius bandari buruz.

Jarduerara joateko, klik egin irudiaren gainean. 
Ondoren, jarduera pausoz pauso bete behar duzue, atal guztiak betez eta planteatzen diren galderei erantzunez.

Bukatzeko, galdera hauei erantzun, sarrera honetan komentarioak eginez:
1-Inurri batek, B zintaren marratik ibili ezkero, noiz bukatuko zuen ibilaldia? Zergatik? ("Azalpena" atalean begira dezakezue)
 2-Zenbat zinta puxka lortu duzue zinta mota bakoitzetik (A zinta, B zinta), "jostatu pixka bat" atalean?


Moebius bandari buruz gehiago jakiteko: gazteleraz eta euskaraz